Lea Artibaiko Energia sorkuntza eta kontsumorako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Egutera. Lehen pauso gisa, hektarea bateko eguzki-panel planta bat eraikiko du kooperatibak, Oikian. 600 etxeren energia elektrikoaren kontsumo totala asetzeko besteko eguzki energia sortuko dugu bertan.
Kooperatibako bazkide diren herritarrek, kapital ekarpen baten truke, euren etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute Etxebarrian kokatuta dagoen parke fotovoltaikoan.
Lea Artibaien energia berriztagarrien sorrera eta kontsumoa sustatu nahi ditugu, baita komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatu ere, energia-eredu iraunkorrago baterako trantsizioan.
Energia-iturri garbia eta ekonomikoa eskaintzeaz gain, Ekiola kooperatibak ingurumen-iraunkortasunar en garrantziari buruzko kontzientzia sortu eta paradigma-aldaketa sustatu nahi ditu, energia-baliabideen erabilera arduratsuagoa izan dadin.